Eguberrietako mezuaren aurrerapenean, Iñigo Urkulluk azaldu du ekonomiak "hazten" jarraituko duela eta "aukera berriak" izango direla. Krisiaren "ekaitzaren" okerrena igaro dela argudiatu du, baina zehaztu: "Ez dezagun pentsa salbu gaudela. Lehen egunetik esan nuen, argi, uret gogorrak genituela aurretik".
Itxaropen mezua zabaldu nahi izan du Urkulluk, "elkartasunak, zintzotasunak eta zuzentasunak eskaintzen diguten konfiantza" oinarri hartuta. Gainera, gazteak eta “gazteen ideiak”, enpresa guztiak eta inbertitzeko erabakiak har ditzaketen pertsonak “oso presente” dituela azaldu du.
20:30ean egongo da ikusgai ETBn Urkulluren mezua osorik.