EUSKARA

2021eko ekainaren 6an egingo dute Euskal Eskola Publikoaren Jaia

Jai birtuala egingo dute aurten, ekainaren 7tik 12ra. 29 urtean lehen aldiz utzi dute bertan behera jaia, koronabirusaren ondorioz.

Euskal Eskola Publikoaren jaia, iaz, Errenterian. JON URBE / FOKU
2020ko ekainaren 3a
10:37
Entzun

Apirilean jakinarazi zuten ekainaren 7rako Bastidan (Araba) egitekoa zuten Euskal Eskola Publikoaren Jaia bertan behera utziko zutela, eta gaur berretsi egin dute ez dela Euskal Eskola Publikoaren Jairik izango aurten. Datorren urtean egingo dute, ekainaren 6an, Bastidan. Erabaki zaila izan dela azaldu du EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak: «Aukera desberdinak aztertu ondoren eta datorren ikasturtearen hasieran izango ditugun erronka berriak kontuan izanik, erabaki zail hau hartu dugu aurreneko aldiz 29 urtean». 

Jai presentzialaren partez «jai birtuala» ospatuko dute aurten, ekainaren 7tik 12ra, «urteroko data mantentzeko nahian». Ekainaren 7an «agurrak eta sorpresak» emango dituzte, eta ekainaren 8tik 12ra, berriz, arratsaldero euskarazko jardueraren bat eginen dute Internet bidez. Azaldu dutenez, konfinamenduan ikasle asko pairatzen ari diren euskararen galerari «ekarpen xume bat» egin nahi diote eskaintza horrekin, «euskarazko kalitatezko kultur saioak euren esku ipiniz astean zehar». Euskal kulturgileentzat ere izango da ekarpena, haien hitzetan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.