2050ean hirietan diesel eta gasolina autorik ez izatea proposatu du Bruselak

Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Garraioa «lehiakorragoa eta ez horren kutsagarria» izatekoplan bat jarri du martxan Europako Batzordeak. Hala, 2050ean hirietan gasolina eta diesel autorik ez ibiltzea proposatu dute. «Garraioak petrolioarekin duen mendekotasuna amaitu dezakegu, eraginkortasunari uko egin gabe», nabarmendu du Siim Kallas garraio komisarioak. Itsaso bidezko garraioaren CO2 emisioak %40 murriztea nahi dute, eta hegazkinen erabiltzen duten garraioaren %40 CO2an baxua izatea; baita egun errepidez egiten diren joan-etorrien erdia trenez edo bestelako garraioen bidez egitea ere. «Jarri ditugun helburuak errealistak dira». Plana gauzatzeko 1,5 bilioi euroko inbertsioa egin beharko dela aurreikusi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.