Ertzaintzak 21 urteko mutil gazte bat atxilotu du bart goizaldean Bermeon (Bizkaia), taberna bateko komunean emakume bat bortxatzea leporatuta.
Ertzaintzak agertu duenez, goizaldeko ordubatak inguruan gertatu da erasoa: emakumezkoa komunean zegoen eta mutila indarrez sartu da. Ondoren bortxatu egin du.
Polizia etxera eraman dute atxilotua, eta ohiko eginbideak bete ondoren epailearengana eramango dute.
Emakumeen aurkako indarkeria