emakumeen aurkako indarkeria

21 urteko mutil bat atzeman dute Bilbon, neska-laguna jo duelakoan

2009ko urriaren 12a
15:28
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak 21 urteko mutil bat atxilotu du bart Bilbon, neska-laguna jo egin duela egotzita. San Frantzisko kaleko etxe batean izan da ustezko erasoa, goizeko lauak laurden gutxi aldera.

Emakumeak berak eman die abisua ertzainei, eta, horiek hara joan direnean, behebarruan zegoen biktima, begi bat eta ahoa handituta -Basurtuko erietxera eraman dute-. Han parean zegoen gizonezkoa eta atxilotu egin dute.

Ertzaintzak esan du mutilak mehatxatu egin duela polizia bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.