21 urteko mutil batek gogor jipoitu du 16 urteko neskato bat, Bilbon

Erredakzioa
Bilbo
2010eko azaroaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Hamasei urteko neskato bat gogor jipoitu zuten Bilboko Deustua auzoan, igande goizaldean, 02:00 aldera, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Gutxira atxilotu zuten ustezko erasotzailea, 21 urteko mutil bat.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, eztabaida izan zuen bikoteak, eta mutilak ileetatik heldu eta lurrera bota zuen. Neskatoa lurrean zegoela, buruan ostikoak eman zizkion. Mutilak ihes egin zuen, eta lurrean botata utzi zuen neska, konorterik gabe. Halaxe topatu zuten neska herritar batzuek, eta Basurtuko erietxera eraman behar izan zuten, larri. Ustezko erasotzailea berehala atxilotu zuten, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.