22 urteko gazte bat hil da auto istripuz Erriberrin

Hiru lagun zauritu dira ezbeharrean, horietako bat larri. Bi autok aurrez aurre jo zuten, eta beste batek haien kontra jo zuen.

N-121 errepidea. GOOGLE MAPS
N-121 errepidea. GOOGLE MAPS
Julen Otaegi Leonet.
2024ko otsailaren 23a
07:45
Entzun

22 urteko gizon bat hil zen atzo arratsaldean Erriberrin (Nafarroa), auto istripu batean. Hiru zauritu ere eragin zituen ezbeharrak; horietako bat, 24 urtekoa, larri dago. N-121 errepidean kontrako noranzkoan zihoazen bi ibilgailuk aurrez aurre jo zuten, eta beste batek haiek jo zituen.

Tafallako suhiltzaileak, foruzainak, Erriberriko osasun langileak eta anbulantziak bertaratu ziren, baina ezin izan zuten ezer egin gaztea salbatzeko. Gaztearen hilotza Medikuntza Legaleko Nafarroako Institutura eramango dute autopsia egiteko. Larri zauritutako 24 urtekoa Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, garezurreko eta sabelaldeko traumatismoa zuela.

Foruzaintzak ikerketa abiarazi du zer gertatu zen argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.