09:10 aldera jaso dute SOS Nafarroa zerbitzuan pertsona bat Pilatosen Balkoitik behera erori dela jakinarazi duen deia. Suhiltzailek egin dute aurreneko hurbilketa, baina gaztea zegoen lekura ezin zirela iritsi ikusita Guardia Zibileko Mendiko Erreskateko Erronkariko taldeari dei egin diote.
Talde horrek Guardia Zibilaren zein Nafarroako Gobernuaren helikopteroak erabili ditu, eta gaztea zegoen lekura iritsita, hilda zegoela ikusi dute. Gorpua erreskatatzeko lanari ekin diote orduan. Sokei lotuta jaitsi dira amildegian behera Altsasuko (Nafarroa) suhiltzaileen laguntzarekin. Bi ordu eta erdi behar izan dituzte hilotza erreskatatzeko.
Ondoren, Nafarroako Auzi Medikuntzako Institutura eraman dute.
Mendia