22 urteko mutil nafar bat hil da Zaragozan, trenak harrapatuta

Trenetik jaitsi berritan, errailetatik pasatzen ari zela, beste tren batek harrapatu du. Ospitalean hil da.

Casetasko geltokia, artxiboko irudi batean. BERRIA
Casetasko geltokia, artxiboko irudi batean. BERRIA
Paulo Ostolaza.
2025eko abenduaren 16a
12:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

Zaragozako Casetas auzoko tren geltokian (Espainia) istripu lazgarria gertatu zen atzo iluntzean. 20:20ak zirela, tren batetik jaitsi berria zen 22 urteko mutil bat harrapatu zuen beste tren batek. Larrialdi zerbitzuek artatu eta Zaragozako Miguel Servet ospitalera eraman zuten, baina han hil da azkenean. Gaztea Etxaurikoa zen (Nafarroa), eta saskibaloian jokatzen zuen Utebo herriko CB Octavus taldean.

Lekukoen arabera, errailetatik pasatzen ari zela, mutila ez zen jabetu alboko trenbidetik beste tren bat zetorrela. Bilbo-Bartzelona ibilbidea egiten ari zen gaztea harrapatu zuen trena, eta bertatik atera zituzten 101 bidaiariak, bidaia beste tren batean jarrai zezaten.

Guardia Zibila gertatutakoa ikertzen ari da, eta tokiko auzo elkarteek salatu dute oso arriskutsua dela geralekuaren egoera, erabiltzaileek errailen gainetik pasatu behar baitute alde batetik bestera igarotzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.