220 positibo atzeman dira Hegoaldean, daturik apalena abuztuaren hasieratik

COVID-19a detektatzeko 6.022 egin ziren atzo, eta horien %3,6 izan dira positiboak.

Bi emakume Lazkaon (Gipuzkoa) PCR probak egiteko eta txertoa jasotzeko kartelen ondoan. JAVIER ETXEZARRETA/ EFE
edurne begiristain
2021eko ekainaren 7a
12:55
Entzun

Egun bakarrean zenbatutako COVID-19 kasu kopurua 300 langatik behera jaitsi da Hego Euskal Herrian: zehazki, atzo 220 positibo detektatu zituzten Osasunbideak eta Osakidetzak. Dena dela, ohi denez, astegunetan baino proba gutxiago egin dira igandean: 6.022 diagnostiko proba egin ziren, eta, beraz, %3,6 izan zen positiboen ehunekoa. OME Osasunaren Munduko Erakundeak %5ean du ezarria izurritea kontrolpean edukitzeko gehienezko mugarria. Hala, abuztuaren 4az geroztik zenbatu den kopururik txikiena da Hegoaldeko osasun agintariek gaur jakinarazitakoa.

Azken datuen arabera, zehazki, Bizkaian, 93 kasu zenbatu dira; Gipuzkoan, berriz, 54; Nafarroan, 39, eta Araban, 31.

Bestalde, Hegoaldeko ospitaleen egoerari buruzko informazioa eguneratu du Jaurlaritzako Osasun Sailak. Herenegun 17 pertsona erietxeratu zituzten COVID-19aren sintomak larriagotuta. Halaber, oraintxe bertan 84 pertsona daude Osakidetzaren ospitaleetako ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.