Komunikabideak

23 komunikabidek egin dute bat 'Iragarkilaburrak.com' proiektuarekin

BERRIAren eta tokiko 22 egunkari eta aldizkariren bidez 100.000 ale banatuko dira ostiralero. Interneteko =liragarkilaburrak.com==http://www.iragarkilaburrak.com/=l webguneak, berriz, milaka bisita jasotzen ditu egunero.

2008ko urriaren 10a
15:22
Entzun
Euskarazko komunikabideek beste urrats bat egin dute, eta iragarki laburren argitalpenen merkatuan sartu dira oraingoan. Ekainean abiatu zen iragarkilaburrak.com webgunea, eta harekin batera, astean behin, ostiraletan, doainik banatzen den paperezko gehigarria.

Ekainean jarri zen martxan proiektua, eta ordutik hona zabalkunde handia izan du, egun 23 komunikabide baitira proiektuarekin bat egin dutenak: BERRIA eta tokiko 22 egunkari eta aldizkari. Guztien artean paperezko gehigarriaren 100.0000 ale banatuko dituzte ostiralero. Beren webguneetan jarritako loturen bidez, egunero milaka bisita jasotzen ditu iragarkilaburrak.com-ek.

Honakoak dira proiektuan parte hartzen duten komunikabideak:

Berria

Baleike

Barren

Bidasoa Media

Busturialdeko Hitza

Eta Kitto!

GeuGasteiz

Goiena

Goierriko Hitza

Guaixe

Irutxuloko Hitza

Kazeta.info

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Larrabetzu.org

Oarsoaldeko Hitza

Otamotz

Pil-Pilean

Ukberri.net

Urola-Kostako Hitza

Uztarria

Tolosaldeko eta Leitzaldeko Hitza

Txintxarri

Xiberoko Botza

Donostiako Doka aretoan egin dute komunikabide horietako ordezkariek proiektuaren aurkezpena. Guztien izenean Iban Arregi proiektuaren sustatzaile izan den Bertako Hedabideak-en ordezkaria, Eneko Azkarate Goienkarikoa eta Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria mintzatudira. Egitasmoaren eta elkarlanaren garrantzia azpimarratu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.