Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako kanpainan, Euskal Herriko hainbat lekutan ekitaldia egitea erabaki zuen Ciudadanos alderdiak iazko udaberrian. Besteak beste, Errenterian (Gipuzkoa) egon ziren, eta herritarrek txistuka eta protestaka hartu zituzten. Donostiako epaile batek 23 pertsona auzitara eramatea erabaki du, hauteskunde delitua eta ordena publikoaren aurkako ekintza egotzita.
Sei hilabete eta hiru urte arteko kartzela zigorra eta isunak ezar diezaiekete Errenteriako herritarrei, Ciudadanos alderdiak eta haren orduko presidente Albert Riverak jarritako salaketarengatik.
Epaileak onartzen du ezin dela frogatu ikerturiko herritarrak «boikot ekitaldia zuzenean prestatzen edo bultzatzen» aritu zirenik. Edonola ere, ekitaldiarekin «besterik gabe topo egin zutela» onartzerik ez dagoela adierazi du. Ikertu bakoitzaren jokaera «larria ez dela uler daitekeen arren», Ciudadanosen «boto emaileak izutzeko giroan» lagundu zutela uste du epaileak.
Auzipetuetako hiruri euren etxeko balkoitik eltzea jotzea egotzi die epaileak, ekitaldia «behar bezala entzutea» galarazi zutela argudiatuta. Beste bati, inguruko kiosko batetik garrasi egitea leporatu dio. Gainerakoei, irainak egitea eta erdiko hatza erakustea egozten die, besteak beste.
Fiskaltzaren ikerketa
Protestak izan eta hiru egunera jarri zuen salaketa Riverak Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. Hainbat argazki eta bideo aurkeztu zituen froga modura. Antza, auzipeturiko herritarrak irudi horietan agertzen dira.
Riveraren salaketak arabera, ehunka pertsona bildu ziren Ciudadanoseko kide eta jarraitzaileen aurka egiteko, eta «faxistak kanpora», «alde hemendik», eta bestelako oihuak egin zizkieten.
Gipuzkoako Fiskaltzak Ertzaintzari eskatu zion egun hartan jazotakoen inguruko txostena bidaltzeko, protestetan parte hartu zutenak identifikatzeko.
Riveraren bisitaren harira, besteak beste, xingola hori handiak jarri zituzten hainbat eraikinetan.
Ertzaintzaren babespean egin zuten plazarako bidea Albert Riverak eta haren jarraitzaileek, besteak beste, Espainiako banderak eskuan zituztela.
Inguruan ziren ehunka herritar, protesta egiteko. «Faxistak kanpora» oihuka aritu ziren, Herrialde Katalanetako esteladak eta ikurrinak eskuan hartuta. Plazaren lau ertzak hartu zituen Ertzaintzak.
Hau da #Orereta herriak egiten dion harrera @CiudadanosCs i! ðŸ‘ÂÂÂÂÂÂÂðŸ¼ðŸ‘ÂÂÂÂÂÂÂ🼠#AgurTrifachitopic.twitter.com/xfoYoL5lbT
— Mikel Arreseigor (@MikelArreseigor) 2019(e)ko apirilaren 14(a)
Llagada a pie de Rivera a orereta
— Josu (@Josu32471482) 2019(e)ko apirilaren 14(a)
Toma toma toma pic.twitter.com/JOncHZF546
«Probokazioan ez erortzeko» eskatu zien bezperan Julen Mendoza alkateak (EH Bildu). Ciudadanosek ekitaldia egiteko hautatutako plaza eta inguruko eraikin batzuk xingola hori handiekin zeuden goizean, preso eta erbesteratu katalanak gogoan.
#Errenteria beti antifaxista. Ez dira pasako pic.twitter.com/g4jHL928eD
— Ernesto Ibarluzea (@Uhinona) 2019(e)ko apirilaren 14(a)
Oreretan ere ez zarete ongi etorriak! #FaxistakKanporapic.twitter.com/fcy5Ua8uLg
— Imanol Saiz (@ImanolSaiz) 2019(e)ko apirilaren 14(a)
Herriko haurrek betidanik jolaserako erabiltzen duten plaza okupatu dute gaur tenporalki, komunitate murritz, espainiar bakar eta autoritarioa amesten duten Rivera eta bere sekitokoek. Horren aurrean #Orereta#Errenteria-ko herritarrek elkartasun eraldatzailez apaindu dute plaza pic.twitter.com/Og1L7vPnwG
— birasuegi #Koop #ESE (@birasuegi) 2019(e)ko apirilaren 14(a)
Aurreko egunean, Voxek ere ekitaldiak egin zituen Donostian eta Bilbon. Istiluak izan ziren orduan ere, batez ere Bizkaiko hiriburuan. Bost lagun atxilotu zituen Ertzaintzak..