Sutea

24 pertsona ebakuatu dituzte Hendaiako atxikitze zentroan izandako sute batengatik

Sutea bart gauean piztu da, atxikitze zentroko ziega batean. Bi pertsona eraman dituzte ospitalera; bat, larri.

Hendaiako (Lapurdi) atxikitze zentroa. GOOGLE MAPS
Berria
2021eko irailaren 20a
11:53
Entzun

Igande gauean sute bat piztu da Hendaiako (Lapurdi) atxikitze zentroan, eta bertan atxikita zeuden 24 pertsona ebakuatu behar izan dituzte. France Bleu irratiak jakinarazi duenez, haietako bi Baionako ospitalera eraman dituzte. Bata, ziega barruan zegoen 22 urteko gizon bat, larri zegoen arnasturiko kearen ondorioz, eta, haren bizia arriskuan ez dagoen arren, oraindik ospitalean dago. Bestea, 28 urteko gizon bat, zorabiatu egin delako artatu dute, baina ondo dago jada.

Lehen informazioaren arabera, sutea atxikitze zentroko ziega batean piztu zen, 21:15ak aldera, eta suhiltzaileak gai izan dira sugarrak azkar itzaltzeko. Poliziak ikerketa bat abiatu du gertaturikoa argitzeko, eta zentrotik ebakuaturiko pertsona guztiak beste zentro batzuetan atxiki dituzte oraingoz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.