Urtezahar arratsaldean 61 urteko gizon bat hil zen Legutio parean (Araba), auto istripu batean. Istripuan bertze bi lagun zauritu ziren eta ospitalera eraman zituzten.
Iluntzean, berriz, motor gidari bat hil zen Hernanin (Gipuzkoa), auto bat jo eta gero. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak erran duenez, 24 urte zituen gidariak, eta zaurien ondorioz hil zen.
Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen atzo, eta gaur lekukoen laguntza eskatu du, istripuaren nondik norakoak argitzeko.