Ezbeharra

25 urteko gizonezko bat hil da Loiun, auto istripuan

Erandioko (Bizkaia) gazte bat hil da gaur goizean, Loiuko (Bizkaia) sarreran, istripuz. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 25 urteko gizonezkoak zeraman autoa errepidetik atera da, eta farol bat jo du.

2005eko ekainaren 20a
10:07
Entzun 00:00:00 00:00:00
Goizeko 6:11n gertatu da istripua, N-633 errepidean, Loiu parean. Gazteak autoaren kontrola galdu du, eta farola bat jo du. Suhiltzaileek atera dute autotik, eta orduan konturatu dira, hilda zegoela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!