Emakumeen kontrako indarkeria

25 urteko mutil bat atxilotu dute Gasteizen emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

2008ko urriaren 4a
18:23
Entzun
25 urteko mutil gazte bat atxilotu du bart Ertzaintzak Gasteizko Alde Zaharrean, emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta.

Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, zenbait herritarren deia jaso dute Sos-Deiaken emakume bat erasoa jasaten ari zela esanez. Hain zuzen ere, andrazkoaren laguntza eskatzeko oihuek piztu dute herritar horien arreta.

Esandako lekura iristean, Zacarias Martinez Fraidearen kalean, prakak jaitsita emakume bat paretaren kontra bultzatzen zuen gizonezko bat ikusi dute ertzainek, eta emakumearen garraisiak entzun dituzte. Erdi biluzik zegoen bitkima ere.

Gizonezkoa atxilotu egin dute, borrokaldi txiki bat izan ondoren. Emakumea, berriz, erietxera eraman dute arta zezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.