26 urteko gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Erandion (Bizkaia), El Correo hedabideak adierazi duenez. Atzo goizean atxilotu zuten gizona, bikotekideari eraso egitea leporatuta. Iturri horrek berak erran duenez, 10:00 aldera, zauriak zituen neska bat kalera irten zen laguntza eske; Ertzaintza eta Erandioko Udaltzaingoa bertaratu ziren, eta gizona atxilotu zuten.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriak aipatuta, hedabideak adierazi du emakumea osasun etxera eraman zutela zauriak sendatzera.