Gizon bat atxilotu dute Erandion, eta bertze bat Igorren, indarkeria matxista leporatuta

Atxilotuetako batek 26 urte ditu, eta besteak 33. Ertzaintza bi kasuak ikertzen ari da.

Eraso matxisten aurkako elkarretaratze bat, Gasteizen, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Eraso matxisten aurkako elkarretaratze bat, Gasteizen, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Isabel Jaurena.
2025eko azaroaren 10a
16:20
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bi gizon atxilotu ditu Poliziak Bizkaian, 26 urteko bat Erandion, eta 33 urteko bertze bat Igorren, biak indarkeria matxista leporatuta. Ertzaintzak atxilotu du Erandiokoa, El Correo hedabideak adierazi duenez. Atzo goizean atxilotu zuten gizona, bikotekideari eraso egitea leporatuta. Iturri horrek berak erran duenez, 10:00 aldera, zauriak zituen neska bat kalera irten zen laguntza eske; Ertzaintza eta Erandioko Udaltzaingoa bertaratu ziren, eta gizona atxilotu zuten.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriak aipatuta, hedabideak adierazi du emakumea osasun etxera eraman zutela zauriak sendatzera. 

Europa Press berri agentziak eman du bertze atxiloketaren berri —Segurtasun Saileko iturriak aipatuta—, eta zehaztu gizonari sexu erasoa egitea egozten diotela. Atzo atxilotu zuten, eta epailearen esku uzteko zain daude. Ertzaintza bi kasuak ikertzen ari da. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.