Larunbatean 26 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Bilbon, sexu eraso bat egin izana leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez, emakume batek salatu zuen sexu erasoa egin ziotela Iturralde auzoko zelai batean.
Biktimak 43 urte ditu, iturri beraren arabera, eta Basurtuko erietxera eraman zuten. Emakumeak emaniko deskripzioari jarraikiz, gizonezko bat atxilotu zuen Ertzaintzak, eta Bilboko ertzain etxera eraman.

