Ertzaintzak 27 urteko gizonezko bat atzeman zuen atzo gauean Bilbon, azaroaren 20an bikote homosexual bati eraso egin ziola leporatuta. Alde Zaharrean izan zen ustezko erasoa, eta bikotea osasun zentro batera eraman zuten, artatzera.
Gay eta lesbianen elkarteak lehengo astean jendaurrean salatu zuen gertaera, eta Ertzaintzak kasua ikertzeari ekin zion.
Gizonezko hark, polizia iturrien arabera, basoa bota zion bikoteari, hau Pelota ostatu atarian zela. Biek aurpegian zauriak jasan zituzten. Ustezko erasotzaileak ihes egin zuen. Delitu aurrekariak ditu honek.
gizartea
27 urteko gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, bikote homosexual bati eraso egitea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu