Maialen Mazonen hilketaren auziko epaimahaiak joan den ostegunean eman zuen ebazpena: erruduntzat jo zuen haren senarra. Eta gaur iritsi da Arabako Probintzia Auzitegiaren epaia: 27 urteko kartzela zigorra ezarri diote gizonari. Maltzurkeriaz egindako hilketa delituaz gain, bi abortu delitugatik ere zigortu dute, baita adingabe bat abandonatu izanagatik ere.
Epaiketa asteazkenean amaitu zen, Arabako Auzitegi Probintzialean. Maialen Mazon 2023ko maiatzean hil zuen haren senarra zenak, hura bikien esperoan zela.
[Albistea osatzen ari gara]