Nafarroako Larrialdi Zerbitzuetako kideek 28 haur eta lau begirale atera dituzte bart Zurizako kanpalekutik euriteak direla-eta. Kanpalekua dena urez beteta geratu da, eta Izabara eraman dituzte 32 lagunak. Zaragozakoak (Espainia) dira denak. Inor ez dago zaurituta.
Herrialdean suhitzaileek eta Larrialdi Zerbitzetako kideek 30 bat aldiz parte hartu behar izan dute bart, potzuak sortu direlako -Zizur Nagusian, Berriozarren...-, tximistek sute txikiak eragin dituztelako -Lizarraldean hiru-, edota eguraldiaren ondorioz errepidera zuhaitzak eta harriak erori direlako.
gizartea
28 haur atera dituzte Zurizako kanpalekutik, euriteengatik
Izabara eraman dituzte haiek eta lau begirale bart. Inor ez dago zaurituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu