emakumeen aurkako indarkeria

29 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emaztea jo duelakoan

2009ko urriaren 26a
12:59
Entzun 00:00:0000:00:00
Ertzaintzak 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizean Gasteizen, emaztea jo egin zuelako ustez. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez, gizonezkoa bikotearen etxean sartu zen, atea ostikoka botata, eta ondoren egin zion eraso. Bizilagun batek eman zien abisua ertzainei.

Poliziak emakumezkoaren etxera joan zirenean, biktima oso urduri ikusi zuten eta kolpe batzuekin. Osasun zentro batera eraman zuten. Lehen ere tratu txarrak jaso izan dituela salatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.