Lau egun besterik ez dira falta Euskal Herriko azokarik ezagunenetakoa ospatzeko: Gernika-Lumokoa (Bizkaia). Astelehenean izango da eta aurten 298 postu izango dira.
Haietatik 89 postu Juan Kalzada kalean egongo dira. Besteak beste, Artekalen 64 jarriko dira, Industrian 46 eta Pasealekun 42.
Produktuen artean, gazten postuak nagusi: 61. Barazkienak 41 izango dira, ogi eta euskal pastelenak 30...
Urtero legez, hainbat lehiaketa egingo dituzte: barazkienak, frutenak, txakoliarena, gaztarena...
gizartea