Ertzainek epaiketan esan dutenez, Gernikan 2003ko maiatzaren 19an AuBko ekitaldi bat egitera zihoazela, ekitaldi horrek ez zuela baimenik esan zioten Otegiri, baina hark, "baimenarekin edo baimenik gabe" ekitaldia egin egingo zela erantzun ei zien. Otegik gezurtatu egin ditu ertzainen hitzak, eta haiek, epailearen erabaki bat erakutsi beharreanGernikako komisaldegiko agindu bat erakutsi zietela azpimarratu du.
Gernikan egitekoak ziren ekitaldi politikoa ez zen egin, azkenean. Ertzaintzak plaza hustu egin zuen, kargatuta.
Politika