30 kilo lehergai dituen barrika bat aurkitu du Ertzaintzak Getxon

Bizilagun batek atzo topatu zuen, Andra Mari auzoan, eta ertzainak gaur 12:30ean hasi dira ikertzen. Hari detonatzaile bat ere topatu dute.

2008ko urtarrilaren 31
17:52
Entzun
Ertzaintzak 30 kilo lehergai dituen garagardo barrika bat topatu du gaur Getxon (Bizkaia), Andra Mari auzoko bide batean. "Baliteke lehergaiak amonala edo amosala izata", esan dute polizia iturriek. Hari detonatzaile bat ere aurkitu dute han.

Ertzainen ustez, lehergaiak ETA erakunde armatuarenak dira eta, haien lehen zantzuen arabera, ETAko kide batzuek jasotzeko pronto zegoen barrika.

Bizilagun batek atzo aurkitu zuen. Susmagarria iruditu eta gaur udaltzainei deitu die. Hauek, berriz, Ertzaintzari, barruan lehergaiak egon daitezkeela iritzita. Ertzainak 12:30ean hasi dira barrika ikertzen, eta ordu batzuk eman dituzte horretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.