30 urteko auto gidari bat hil da Sopuertan

Errepidetik irten, eta murru bat jo du autoak. Goizaldean gertatu da ezbeharra, eta gizona ospitalean hil da ordu batzuk geroago.

Ertzaintzaren auto bat. BERRIA
Ertzaintzaren auto bat. BERRIA
Paulo Ostolaza.
2026ko ekainaren 21a
20:15
Entzun 00:00:00 00:00:00

30 urteko gizon bat hil da gaur goizaldean Sopuertan (Bizkaia) izandako auto istripu baten ondorioz. Gidaria BI-630 errepidetik irten da Sopuertan parean, murru baten aurka jo du eta auto barruan harrapatuta geratu da. Larrialdi zerbitzuek atera dute handik, baina ordu batzuk geroago hil da ospitalean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, istripua 02:10ean gertatu da, Malabrigo auzotik gertu. Ertzaintza, anbulantziak eta suhiltzaileak bertaratu dira hara, eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute gizona (Barakaldo, Bizkaia). Ertzaintzak ikerketa hasi du gertatutakoa gertatzeko.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA