30 urteko motor gidari bat hil da, istripuz, Zizur Txikian

2012ko uztailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ZIZUR TXIKIA. Motor gidari bat hil zen atzo, istripuz, Zizur Txikian (Nafarroa). NA-6000 errepidean izan zen ezbeharra, 17:30 inguruan. Gizona erori egin zen. Larrialdi zerbitzuak hara joan ziren, baina han hil zen. 30 urte zituen, eta Gorraizkoa zen. Harekin zihoan 27 urteko emakumea oso larri eraman zuten Nafarroako ospitale gunera. Foruzainak istripua zerk eragin zuen ikertzen ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.