300 kilo kobre lapurtzea egotzita, bi gizon atxilo
IRUÑA-OKA. Ertzaintzak bi lagun hartu zituen presoherenegun goizean, ustez Iruña Okako (Araba) enpresa batean 300 kilo kobre lapurtze arren. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, lapurreta 10:30ean gertatu zen, eta handik gutxira harrapatu zituzten bi gizonak. Gasteiz inguruan atxilotu zituzten. Ertzaintzak emandako datuen arabera, kobrezko haria zeramaten furgonetan.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu