300 positibotik gora Hego Euskal Herrian

Bizkaian eta Araban gorakada nabarmenak izan dira.

Basurtun, PCR probak egiten. JAVIER ZORRILA / EFE
2020ko abuztuaren 5a
13:18
Entzun

Azken orduetan, 311 kasu atzeman dituzte Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, atzo baino 87 gehiago. Sei egunez jarraian, 200 positiboren langa gainditu da Hegoaldean, eta gaur 300era iritsi da. Apiril amaieratik kasu gehien atzeman dituzten eguna izan da gaurkoa.  Aginariek jakinarazi dutenez, 6.857 PCR proba egin zituzten atzo. Gorakada nabarmenenak Bizkaian eta Araban izan dira. Bizkaian 155 izan dira guztira, astelehenean baino 32 positibo gehiago. Araban beste 58 kasu atzeman dituzte, astelehenean baino 44 gehiago, gehienak Gasteizen: 47, hain zuzen. Nafarroan gorakada apalagoa izan da; 70 positibo atzeman dituzte, atzo baino 11 gehiago. Gipuzkoan, berriz, beste 26 kasu atzeman dituzte.

Positibo eman dutenetatik 12 erietxean daudela jakinarazi dute osasun agintariek, horietako sei ZIUetan. Bestalde, uztailaren 27tik abuztuaren 2ra COVID-19aren ondorioz bi pertsona hil direla ere jakinarazi du Osasun Sailak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.