300.000 euroko isuna jarri diete higiezinen bi sustatzaileri, apoarmatu espezie baten bizilekua lanjerrean jartzeagatik

PI3A eta Etche Beyris dira zigortuak. Ekainean iragan zen auzia, eta emaitza atzo jakinarazi zuten.

Apoarmatu espezie babestu bat da Europako ziztuda, galtzeko arriskuan dena. WIKIMEDIA COMMONS
Apoarmatu espezie babestu bat da apoarmatu istilzalea, eta galzorian da. WIKIMEDIA COMMONS
Leire Casamajou Elkegarai.
2024ko irailaren 4a
12:30
Entzun

150.000na euro ordaindu eta suntsituriko lur eremua konpondu beharko dute oinarrizko egoerara itzul dadin, urtebeteko epean. Horretara kondenatu ditu Baionako auzitegiak PI3A eta Etche Beyris higiezinen sustatzaileak. Joan den ekainean iragan zen epaia, eta emaitza atzo jakinarazi zuten. Isunaz eta lurren berrezartzeko aginduaz at, etxebizitzen berezko proiektuko bigarren zatia bertan behera utzia da oraingoz.

Higiezinen bi sustatzaileak bizileku proiektuaren eramaileak dira, zeinaren obrak 2020an abiatu baitzituzten, Ilbarritz auzoan, Baionan. Helburua hemeretzi bizitoki sortzea zuten, eta, horretarako, 1.270 metro koadro lur suntsitu dituzte. Baina aukeratu guneak, preseski, galzorian diren hainbat animalia espezie gordetzen ditu, eta horien artean, apoarmatu istilzalea.

Apoarmatu istilzalea, Emys orbicularis, ur gezetan dago laket, baina galzorian dago Euskal Herrian. Hain zuzen, Ilbarritz auzoko lurrak hezeak dira, eta bertan ziren, eremua egokia zaielakoan. Bizitoki proiektua bertan egitearen xedearen berri jakin zenean, hainbat herritarrek eta elkartek kexa adierazi zuten, apoarmatuaren aferagatik, hain zuzen. Baina bi higiezin promotoreek, halere, erabaki zuten bizitoki proiektua bertan egitea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.