Istripu lazgarria izan da gaur goizaldean Lemoa parean (Bizkaia). Bi autok elkar jo dute N-240 errepidean, 1:40an; 33 urteko emakume bat hil da, eta hiru lagun zauritu. Hirurak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Errepidea bi noranzkoetan itxita egon da ia lau orduz, 5:30etan ireki duten arte. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.