Politika

34 alkateei ohartarazpen bana bidali die Urkijok

Gure Esku Dago-k erantzun dio: "Parte-hartze prozeduran ez dago aurreikusita erakunde publikoen balizko esku hartzerik".

Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak jasotako gutuna.
2016ko ekainaren 3a
13:24
Entzun

Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkari Carlos Urkijok galdeketak egitekoak diren herrietako alkateak ohartarazi ditu: ez hartzeko parte antolaketan, ez jartzeko baliabide publikorik horiek aurrera eramateko. «Kontsultek ez dute legearen babesik, eta udalek ezin dute lagundu udalerrientzat interesik ez duen baimenik gabeko herri kontsulta bat gauzatzen». Hori bakarrik ez, galdeketetan abstenitu egin behar direla ere esan die Urkijok alkateei, Toki Erregimenaren Legea aipatuta: «Erakundeek objektibotasunari eta neutraltasunari eutsi behar diote».

Egunotan, hainbat zinegotzik agertu diete babesa galdeketei, eta parte hartzera deitu dituzte herritarrak. Besteak beste, Zaldibian, Azpeitian eta Arrasaten (Gipuzkoa) egin dituzte halako adierazpenak.

Gure Esku Dago-k azkar erantzun dio Urkijori: «Elkarlana baztertzen ez bada ere, parte hartze prozeduran ez dago aurreikusita erakunde publikoen balizko esku hartzerik». Gainera, gogora ekarri du galdeketak ez daudela Toki Erregimenaren Legearen menpe, eta hala jasoa dagoela kontsultak egiteko prestatutako protokoloetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.