Bilboko udaltzainek 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo gauean, emazteari ustez eraso egin ziolako. Biktimak salatu du "etengabe" jasotzen zituela tratu txarrak, baina "beldurragatik" ez zuela behin ere parte sartu.
Atzo emakumeak berak eman zien abisu udaltzainei, Maria Victoria Uribe Laso kalean. Haren arabera, jotzeaz gain, senarrak heriotza mehatxua egin zion, eta agiri pertsonalak eta 300 euro kendu zizkion.
emakumeen aurkako indarkeria
35 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, emaztea jo duelakoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu