35 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, indarkeria matxista leporatuta

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bikotekideari kalean eraso egin zion, iletik tira eginez.

Indarkeria matxista salatzeko elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Indarkeria matxista salatzeko elkarretaratze bat, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
2025eko irailaren 5a
15:47
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko Udaltzaingoak 35 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, indarkeria matxista leporatuta. Kalean bikotekideari eraso egitea egozten diote. 

Poliziak ohar bidez adierazi duenez, 13:12an abisu bat jaso zuten Koroatze auzotik; jakinarazi zieten gizon batek haur kotxe batekin zegoen emakume bati eraso ziola. Poliziak bertaratu zirenean jakin zuten gizonezkoak iletik tira egin ziola bikotekideari. Han bertan atxilotu zuten gizona. 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.