Istripua

35 urteko moto gidari bat hil da Sopuertan bere motoak eta auto batek elkar jo ostean

2011ko apirilaren 16a
16:56
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur arratsaldeko lehen orduan moto gidari bat hil da Sopelan istripu batean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, BI-3601 errepidean gertatu da istripua, Audi A3 autoak eta Suzuki motoak elkar jo dutenean. Hildakoak 35 urte zituen.

Suhiltzaileak eta anbulantziak iritsi direnean moto gidaria hilda aurkitu dute. Ertzaintzak gertatutakoa argitzeko ikerketa abian jarri du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.