Iruñeko sanferminak

351 lagun artatu dituzte lehen gauean

2009ko uztailaren 7a
09:52
Entzun 00:00:0000:00:00
Maria Kutz Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak gaur goizean jakinarazi du Iruñeko sanferminetako aurreneko gauean 351 lagun artatu dituztela hiriburuko erietxeetan: Nafarroa Ospitalean 169 lagun eta Virgen del Caminon 182.

"Aurreko urteetako kopuruen antzekoa da", esan du Kutzek. Kolpeen eta edanaren ondorioz artatu dituzte gehienak, kontseilariaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.