Gaur aurkeztu dute UEUko 32. edizioa. Aurten 36 ikastaro izango dira; 17 Miarritzen eta 19 Iruñean. Ikasleekin pentsatuta aukeratu dituzte gaiak: “gure helburua urtetik urtera gai berriak jorratzea da, orijinalak izatea nahi dugu. Gure eginbeharretako bat egunerokotasunarekin lotuak dauden gaiak eta kalitatezko ikastaroak ematea dela uste dugu”.
Aurten, inoiz baino ikataro gehiago antolatu dituzte Miarrritzen, besteak beste, han egingo dituzteHizkuntzalaritza sailaren Zientzia eta teknikarako euskara; eta Arkitekturako Paisagintza: gizakia eta hiria.
Psikologia sailaren XXI. mendeko gurasoak: amatasuna eta aitatasuna milurteko berrian eta Arte saileko Nafarroako monarkiak artearen butzatzaile Donejakue bidetik gotikora ikastaroak izango dira Iruñean egingo diren 19tik bi.
Hauek izango dira irakasleetako batzuk: Mikel Garaizabal enologoa; Gorka Txapartegi, Iñaki Uribe eta Iñaki Pikabea sukaldariak; Angel Elías, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburuordea; eta Koldo Izagirre idazlea.
Matrikulatzeko eta informazio gehiago lortzeko aukera dago UEUren webgunean: www.ueu.org.
UEU
36 ikastaro berri eskainiko ditu UEUk
Iazko esperientzia ona iruditu zitzaien Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) antolatzaileei, eta aurten ere ildo beretik jarraitzea erabaki dute: astebeteko ikastaroak egingo dituzte, eskaintza zabalarekin. Miarritzen uztailaren 5etik 9ra eta Iruñan uztailaren 19tik 23ra egingo dira ikastaroak, 'Zurekin zuretzat' leloarekin. Guztira 36 ikastaro izango dira, denak berriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu