Egitarauak 437 ekitaldi dauzka, joan den urtekoen antzera. Diseinuak, ordea, badu berrikuntzarik, sanferminetako informazio bitxia ematen duten hamabost infografia egin baitituzte nazioarteko profesionalek. Aurrekontua 2,1 milioikoa da, 2012an baino %13 gutxiago.
Aldaketa txiki batzuk badauzka egitarauak. Erraldoi eta kilikien konpartsa Ezpeleta jauregitik aterako da autobusen geltokik atera beharrean, Kale Nagusian zehar festa giroa sortzeko. Alkateak jakinarazi du Riau-riau ofizialik ez dela egongo aurreko urteko “kafreek dena apurtu zutelako”. “Gehiengoak nahi duen egunean berriro egingo dugu”. Sanferminetako entzierroan hil direnak omentzeko zutoin bat jarriko dute ekainaren 28an, festa hasi aurretik.
Salgai jarriko dituzte egitarauaren 20.000 eskuliburu ekainaren 28tik aurrera. Oraingoz, egitaraua erdaraz soilik banatu dute; euskaraz aurrerago aterako omen dute.