438 urteko zigor eskaria 'Alakrana' ustez bahitu zutenentzat

Kepa Etxebarria eskifaiako armadoreak esan du bi auzipetuek hasieratik parte hartu zutela negoziazioetan

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Epaiketaren amaieran, fiskalak 220tik 438 urtera igo du Alakrana atunontzia 2009ko urriaren 2an ustez bahitu zuten bi piratentzat egindako espetxe-zigor eskaera. Ondorioen aurkezpenean, Jesus Alonso Auzitegi Nazionaleko fiskalak atzo adierazi zuenez, «ohartu behar dute egin duten minaz eta beraiei ez diegula inoiz egingo beraiek egindakoa». Defentsak, berriz, absoluzioa eskatu zuen bi auzipetuentzat, piratak ez baizik eta beraiek ere bahitutako arrantzaleak direla argudiatuta. Epaitu dituzten bi lagunek ez zuten hitz egin nahi izan epaiketaren azken egunean.

Kepa Etxebarria Alakrana-ko armadoreak ere atzo deklaratu zuen, eta adierazi zuen bi auzipetuek hasieratik hartu zutela parte negoziazioetan. Etxebarriak azaldu zuenez, bahitzaileek hamar milioi dolar eskatzen zituzten, eta berak lau milioi euroko eskaintza bat izan zela badaki. «Baina hiru edo lau milioi euroren inguruan negoziatzen ari zirenean nik ez nuen parte hartu dirua tartean zegoen beste elkarrizketaren batean». Negoziazioa Pepe delako batek zuzendu zuela eta horrek bahitzaileekin harreman zuzena zuela gaineratu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.