44 urteko Santurtziko (Bizkaia) gizonezko bat -J.M.CH.M.- hil da gaur goizean Donostian, borroka baten ondorioz, Udaltzaingoak jakinarazi duenez. 33 urteko donostiar batekin - D.C.R.- izan du borroka, Zurriola Paseoan, eta udaltzainek atxilotu egin dute 33 urteko hori.
Borrokan ikusi eta haiengana joan dira udaltzainak. Une horretan 44 urteko gizonezkoa erori egin da eta buruarekin lurra jo du. Donostia Ospitalera eraman dute eta han zendu da.
Gizartea