446 lagun artatu dituzte entzierroetan, iaz baino 11 gutxiago

2009ko uztailaren 14a
13:39
Entzun 00:00:0000:00:00
Gurutze Gorriak 446 lagun artatu ditu aurtengo zortzi entzierroetan, joan den urtean baino 11 gutxiago. 446 horietatik zortzik zezenen adarkada jaso dute -iaz, lauk-, eta horietako bat hil egin da: Daniel Jimeno 27 urteko espainiarra -ostiralean lepoan adarra sartu zion Jandillako zezen batek-.

Adarkadaz zauritutakoen artean larrien Pello Torreblanca 44 urteko iruindarra dago -igandean sabelaldean adarra sartu zion Miura batek-, baina hobera egiten ari da.

Aipatutako 446 pertsona horietatik zezenen edo joaldunen zapalduengatik hemezortzi lagun hartu ditu Gurutze Gorriak, 267ri zauriak sendatu dizkiete, orkatila edo belauna hamazazpik bihurritu dute, zortzik lipotimia izan dute...

Bestela, festetako beste orduetan 900 bat lagun artatu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.