45 lagun epaituko dituzte aurten, «lan politikoagatik»

2015eko apirilaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Epaiketa politikoekeguneroko gaia izaten segitzen dute», azpimarratu dute larunbateko topaketen antolatzaileek. Azaldu dute ehun bat euskal herritar inguru daudela auzipetuta «euren militantzia politikoagatik», epaiketa noiz hasiko zain. Zehazki, urtea amaitu aurretik, 45 lagun epaituko dituzte Madrilen: maiatzean, 10 gazte, eta beste 35 lagun urrian, orduan hasiko den EHAK eta ANVren auziko epaiketan; ondoren, Askapenako bost auzipetuen txanda izango da. Horrez gain, gogoratu dute 28 gazteen auziko epaia «egun batetik bestera» kaleratuko dutela—16ren aurkako zigor eskaerei eutsi zien fiskaltzak eta 12 absolbitu zituzten—, eta balitekeela herriko tabernen auziko zigorrak ere«uda baino lehen» berrestea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.