47 urteko gizon bat hil da Fiteron, auto baten eta kamioi baten arteko istripuan

Osasun zerbitzuek ezin izan dute autoko gidaria suspertu.

N-113 errepidean izan da istripua, Fitero parean. BERRIA
N-113 errepidean izan da istripua, Fitero parean. BERRIA
2025eko irailaren 3a
13:55
Entzun 00:00:00 00:00:00

47 urteko gizon bat hil da Fiteron (Nafarroa), N-113 errepidean, auto baten eta kamioi baten arteko istripuan. Nafarroako Gobernuak eman du ezbeharraren berri. 

Tuterako suhiltzaileak, eskualdeko osasun zerbitzuak eta anbulantzia bat bertaratu dira istripuaren lekura, baina ezin izan dute autoko gidaria suspertu. Nafarroako Auzitegi Medikuntza Institutura eraman dute autopsia egitera, eta Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.