Frantziako espetxealdia bukatzen zuela, eta EspainiakoPoliziaren esku utz zezaketela salatzeko, hilabete gose greban egin du Jabi Irastorza preso beasaindarrak. Horregatik, ahulduta atera da kartzelatik. Kanpoan zain zituen Euskal Herritik joandako senide eta lagunak.
Atera eta berehala, konfinamendu agindua duela jakinarazi diote, eta 48 orduko epea duela Aube eskualdeko —hau da, konfinatu duten eremuko— agintarien aurrean bere burua aurkezteko.
Askatasuna erakundeak hainbat galdera plazaratu ditu konfinamendu agindu horren inguruan; besteak beste, ez noiz arte izango duten konfinatuta, eta, gero, konfinamendua amaitzen denean Espainiako Poliziaren esku utziko al duten. Era berean, "Euskal Herrira itzultzea" Irastorzaren eskubidea dela nabarmendu du Askatasunak.
Euskal presoak