48 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, indarkeria matxista egotzita

Biktimaren semeak eman zion abisu Poliziari, atzo. Emakumea shock egoeran topatu zuten etxean, kolpe zantzu nabarmenak zituela.

Eraso matxista bat salatzeko elkarretaratze bat, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Eraso matxista bat salatzeko elkarretaratze bat, Gasteizen. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
edurne begiristain
2026ko urtarrilaren 2a
13:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gasteizko Udaltzaingoak 48 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo goizean, indarkeria matxista leporatuta. Biktimaren semeak eman zion erasoaren berri Poliziari: bikotekidea amari joka ari zitzaiola salatu zuen.

Udaltzainak haren etxera joan ziren, etan han topatu zituzten emakumea eta gizona. Andrazkoa shock egoeran aurkitu zuten poliziek, kolpe zantzu nabarmenak zituela. Haren bikotekideak, berriz, eskuak odolez zikinduta zeuzkan. Udaltzainek atxilotuta eraman zuten gizonezkoa; lesio delitu bat leporatu diote, indarkeria matxistarekin zerikusia duena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.