49 urteko gizon bat hil da Azkoienen, auto batek eta kamioi batek izandako istripuan

Kamioi baten eta auto baten istripua, NA-115 errepidean, Azkoienen (Nafarroa). NAFARROAKO SUHILTZAILEAK
Ion Orzaiz.
2026ko otsailaren 16a
11:55
Entzun 00:00:00 00:00:00

49 urteko gizonezko bat hil da gaur goizean NA-115 errepidean, Azkoien parean (Nafarroa), haren autoak eta kamioi batek elkar jo dutela eta.

SOS Nafarroa 112 larrialdi zerbitzuak 09:21ean jaso du abisua, eta istripua gertatu den tokiraino bidali ditu Azkoiengo parkeko suhiltzaileak, anbulantzia medikalizatu bat, larrialdietarako mediku talde bat, Foruzaingoko patruila bat eta Azkoiengo Udaltzaingoko beste bat.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, gizonezkoak gidatzen zuen autoak eta kontrako noranzkoan zihoan kamioiak aurrez aurre jo dute. Tafalla eta Azkoien arteko NA-115 errepidearen 20,7. kilometroan gertatu da ezbeharra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.