Ekialde Hurbila

50 bat palestinar atxilotu ditu Israelgo Armadak, Jihad Islamikoko kideak direla egotzita

Operazio handia egin du bart gauean Israelgo Armadak lurralde palestinarretako zenbait gunetan: gutxienez 50 palestinar atxilotu ditu, eta Jihad Islamikoko kide izatea leporatzen die.

2005eko ekainaren 21a
11:02
Entzun
Zisjordanian, Hebronetik hurbil, 24 laguna atxilotu dituzte; 12 Belenen, eta gainerakoak, Kalkilijan, Ramalan eta Jeninen. Atxilotuetako guztiei Jihad Islamikoko kide izatea leporatzen die, eta haietako batzuk "erlojeriako bonbak" zirela zehaztu du Israelgo Armadak.

Israelgo Haaretz egunkariak plazaratu duenez, Armadaren asmoa da operazio handi bat abian jartzea Jihad Islamikoaren aurka egiteko, talde horrek orain zenbait hilabete hitzartutako menia urratzen duela uste baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.