Arratsaldeko lauak hamar gutxi aldera abiatu da Miarritzeko Clemeceau plazatik Lurra kolektiboak higiezinen azokaren kontra antolatu duen manifestazioa. 500 bat lagunek parte hartu dute protesta ekitaldian, eta Euskal Herria ez da salgai izan da lelorik oihukatuenetako bat. Poliziak hurbiletik zaindu ditu manifestariak, eta tentsio uneak ere izan dira, batik bat, higiezinen azoka egiten ari diren Bellevue plaza ingurura hurbildu direnean. Hala ere, azokaren atarian salaketa hitzaldia egin ahal izan dute manifestariek, eta istilurik gabe amaitu da manifestazioa.
Atzo, berriz, Lurra kolektiboko kideek kanpaleku bihurtu zuten Bellevue plaza. Arratsaldeko zortziak aldera, oihaletxeak ezarri zituzten. Lurrak deitoratu du herritarrek etxea aurkitzeko nekeak dituzten bitartean, batzuek etxe espekulazioa azoka bihurtzea.
Etxebizitza
500 lagunek etxebizitzen inguruko espekulazioa salatu dute Miarritzeko kaleetan
Higiezinen azoka egiten ari dira, eta herritarrek etxea izateko nekeak dituzten bitartean halako ekitaldiak egitea ez dela zilegi iritzi diote. =i Euskal Herria ez da salgai=i izan da lelo nagusietako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu