Ostegunean egingo dute Kataluniako Diada, eta gero eta gehiago dira ANC Kataluniako Biltzar Nazionalak antolatutako mobilizazioan izena eman dutenak. Atzo lortu zuten iazko giza katean izena eman zutenen zifra gainditzea, eta gaur jakinarazi dute milioi erdi bat lagunek eman dutela izena Bartzelonan osatuko duten V erraldoian parte hartzeko.
ÚLTIMA HORA: Acabem de superar el mig milió d'inscrits! I encara n'hem de ser molts més. Som-hi, tots a la V! #11spic.twitter.com/o2M2SkFuOw
— Ara és l'hora! (@Araeslhora) September 9, 2014
Diagonal eta Gran Via etorbideetatik abiatuko dira bi lerroak, eta Sant Marti plazako erpinean batuko dira. 200.000 metro koadrotik gorako eremuan, herritarrek mosaiko bat osatuko dute senyera-ren kolore hori-gorriekin.